Uztaillaren emeretzia
egun beltz ta pozoitsua
ezagutzen zan bazatorrela
ekaitzakin erasua;
berialaxe nabarmendu zan
tximista gaixtoan sua
odol gorrituz gainbera azi zan
ujoldero Bidasua
amaika amaren seme galdu da,
ai, seme gizagaixua!
Atzera eginda galdua zegon
gure erri doatsua
beragatikan burua gora
eman genduen pausua;
egazki zarrak bonba goitikan
nonaitik kañonazua
ekaitzak kazkabarra bezala
bazatorren balazua
amaika amak gaur esaten du:
ai, seme gizagaixua!
Ez izan arren guk Españiyan
bizitza ain erosua
askatasuna maite degunak
gerez izan odoltsua;
aberatsaren meriyoz dator
emengo naste osua
oinpean beti iruki nayak
langille edo beartsua
amaika amak negarrez diyo:
ai, seme gizagaixua!
Gurdi burnizko gudako egiñak
diaurrun itxuratsua
aurreratzen zan nola sartzen dan
ardi tartean otsua
pinpi ta panpa garbitzen zuan
gure inguru osua
zerekin gogor egiñik guk ez
naiz izan biyotz jasua
amaika amari gogotzen zaio:
ai, seme gizagaixua!
Iretsi nairik nola enarak
iretsitzen dun eltxua
berrogeita bost egun onela
ura bizitza pisua
Irungo erri zoragarria
leyal eta mamitsua
beartsuaren laguntzallia
zuzena eta zintzua
amaika amari aztuko etzaio:
ai, seme gizagaixua!
Falangistakin reketetarrak,
zer gizarte indartsua
beren laguntza zeukatelako
militar gaizto faltsua!
Alkarrengana bildu dirade
bekaizkor ta xitaltsua
aurrera guazen alkarturikan
anai prestu bulartsua,
Ama Euskadik lagunduko du:
aurrera seme gaixua!
Ama Euskadik lagunduko du:
aurrera seme gaixua!
[00:16.16] Uztaillaren emeretzia
[00:18.78] egun beltz ta pozoitsua
[00:21.54] ezagutzen zan bazatorrela
[00:24.06] ekaitzakin erasua;
[00:26.90] berialaxe nabarmendu zan
[00:29.51] tximista gaixtoan sua
[00:32.13] odol gorrituz gainbera azi zan
[00:34.81] ujoldero Bidasua
[00:37.61] amaika amaren seme galdu da,
[00:40.09] ai, seme gizagaixua!
[00:48.14] Atzera eginda galdua zegon
[00:50.77] gure erri doatsua
[00:53.59] beragatikan burua gora
[00:55.99] eman genduen pausua;
[00:58.68] egazki zarrak bonba goitikan
[01:01.53] nonaitik kañonazua
[01:04.00] ekaitzak kazkabarra bezala
[01:06.72] bazatorren balazua
[01:09.37] amaika amak gaur esaten du:
[01:12.05] ai, seme gizagaixua!
[01:25.41] Ez izan arren guk Españiyan
[01:28.09] bizitza ain erosua
[01:30.78] askatasuna maite degunak
[01:33.49] gerez izan odoltsua;
[01:36.13] aberatsaren meriyoz dator
[01:38.71] emengo naste osua
[01:41.44] oinpean beti iruki nayak
[01:44.10] langille edo beartsua
[01:46.67] amaika amak negarrez diyo:
[01:49.32] ai, seme gizagaixua!
[02:02.77] Gurdi burnizko gudako egiñak
[02:05.46] diaurrun itxuratsua
[02:08.06] aurreratzen zan nola sartzen dan
[02:10.64] ardi tartean otsua
[02:13.46] pinpi ta panpa garbitzen zuan
[02:16.08] gure inguru osua
[02:18.73] zerekin gogor egiñik guk ez
[02:21.49] naiz izan biyotz jasua
[02:24.06] amaika amari gogotzen zaio:
[02:26.70] ai, seme gizagaixua!
[02:34.93] Iretsi nairik nola enarak
[02:37.51] iretsitzen dun eltxua
[02:40.17] berrogeita bost egun onela
[02:42.70] ura bizitza pisua
[02:45.50] Irungo erri zoragarria
[02:48.22] leyal eta mamitsua
[02:50.84] beartsuaren laguntzallia
[02:53.45] zuzena eta zintzua
[02:56.12] amaika amari aztuko etzaio:
[02:58.88] ai, seme gizagaixua!
[03:12.19] Falangistakin reketetarrak,
[03:14.86] zer gizarte indartsua
[03:17.48] beren laguntza zeukatelako
[03:20.03] militar gaizto faltsua!
[03:22.83] Alkarrengana bildu dirade
[03:25.56] bekaizkor ta xitaltsua
[03:28.14] aurrera guazen alkarturikan
[03:30.68] anai prestu bulartsua,
[03:33.53] Ama Euskadik lagunduko du:
[03:36.12] aurrera seme gaixua!
[03:38.86] Ama Euskadik lagunduko du:
[03:41.49] aurrera seme gaixua!